Berriak

08.01.2008
Alimentaria. 2008ko martxoaren 10etik 14ra

Martxoaren 10tik 14ra bitartean, Bartzelonan, Elikagairen eta Edarien Nazioarteko Erakusketa egingo da. Bertan Espainiako elikagaien industriaren %85 egongo da. Elikagaien eta edarien fabrikazioan eta banaketan liderrak diren 4.300 enpresak hartuko du parte eta bost kontinenteetako 152.000 erosle profesional espero dira.

Alimentaria erakustazokaren hamazazpigarren edizioa da aurtengoa. Aurten, lehendabiziko aldiz, bi espaziotan antolatu da: Intercarn eta Restaurama Montjuic-en egongo dira eta gainontzeko sektoreak Gran Via kaleko instalazioetan.

Haragi-produktuen aretoa eta HORECA banaketa‑kanalarena lehen mailako protagonistak izango dira aurten. Izan ere, bai Irtercarn (haragi-produktuen aretoa) eta bai Restaurama (jatetxe-arlokoa) Monjuic-eko barrutian egongo direnez, Bartzelonan indartu egingo da bi sektore hauen hazkunde organikoa eta erraztu egingo da haien espezializazioa.

Alimentaria 2008 erakustazokaren barruan hainbat ekitaldiri emango zaio hasiera; hala nola,  Innoval-eko Etorkizuneko Denda (etorkizuneko banaketa-guneak nolakoak izango diren erakusteko), “Iberiarren garaiko Espainia” erakustaldia, Tapak & Gastronomia gunea, Gozogintza eta Sándwich erakustaldia eta Pizzetako Nazioarteko Lehiaketa.

Informazio gehiago duzue Alimentaria’08 erakustazokaren web orrian.

Berriak

Ez da berririk argitaratu

Kurtsoak

Kontaktua

Cuchillería, 61 Cantón Sta. Ana
VITORIA-GASTEIZ
Telefonoa: 945 12 35 00