![]() |
![]() |
Berriak24.10.2007
HARAGI-PRODUKTUEN SEKTOREKO IV. TOPAKETAK
Urriaren 1ean haragi-produktuen sektoreko IV. Topaketak egin ziren. Hiru lurraldeetako enpresak bildu ziren sektoreko espezializazioaz hitz egiteko. Sektoreko IV. Topaketetako hitzaldiak interesgarriak izan ziren. Aurten inguru aldakorretan lehiatzeko espezializazioak duen garrantzia izan zen hizpidea. Carlos Rodríguezek, Raza Nostra enpresako gerenteak, “Madrileko merkatu bateko harategi baten bilakaera harrigarria” izenburuko hitzaldia eskaini zigun. Raza Nostra Madrileko enpresa bat da 40 urte baino gehiagoko esperientzia duena. Hitzaldiak interes handia piztu zuen. Grupo Trébol Salamanca (Erosketak eta Zerbitzuak eskaintzeko Zentral bat da) taldearen izenean Genaro Pintok “Batasunaren indarra” izeneko ponentzia azaldu zuen. |
BerriakEz da berririk argitaratu
KurtsoakHastapen data: 29.09.2008
KontaktuaCuchillería, 61 Cantón Sta. Ana
VITORIA-GASTEIZ
Telefonoa: 945 12 35 00
|
![]() |
![]() |