Berriak

Arabako Haragi-produktuen Artisauen Arteko VII. lehiaketa
24.10.2007
ASELCAR ELKARTEAK HARAGI-SEKTOREKO SARIAK BANATU DITU

Urriaren 1ean, urtero bezala, Done Mikel jaia ospatu zuen ASELCAR elkarteak. Bertan haragi-produktuen artisauen arteko VII. lehiaketaren sariak banatu zituen eta baita Sektoreko Sarien V. edizioari dagozkionak ere.

Bazkaldu ondoren HARAGI-SEKTOREKO V. SARIAK banatu ziren, ohiko kategorietan.

Epaileak honakoak izan ziren: Fernando Perez, Araba laborategietakoa; Iñaki Fernandez, Tofervit enpresakoa; Javier Amelivia, Papel El Carmen enpresakoa; Miguel Angel Bariain, Pollos Iriarte establezimendukoa; Juan Carlos Fernandez Crespo, Arabako Osasun Publikoko Zuzendariordea; eta Enrique Alejandre, Félix Echevarría eta Iñaki González, Aselcar elkartekoak.

Sektoreko gazte ekintzaileenaren saria Oscar Bataneteri ematea erabaki zuten epaileek, eta Eloy López de Forondari haragi-produktuen sektoreari egindako ekarpen handienaren saria. Era berean, Antonio Legardari sektorean egindako ibilbide luzearen saria egokitu zitzaion eta Mª Concepción Sáenzi sektorean gehien nabarmendu den emakumearen saria.

Bestalde, ARABAKO HARAGI-PRODUKTUEN ARTISAUEN ARTEKO VII. LEHIKETAREN SARIAK banatu ziren. Honako hauek aritu ziren produktuak dastatzen: Juanjo Martínez Viñaspre ‘Anemias’, Mónica Ojeda, Alberto López de Ipiña, Jesús Oleada, Jesús Salmerón, Marta Albisu eta Patxi Pérez Elortondo.

Kategoria bakoitzean honakoak izan ziren sarituak:

Hanburgesen kategorian:

1. saria: Rosi Harategia

2. saria: Goya harategi-urdaitegia

Saltxitxa kategorian:

1. saria: Acebo harategia

2. saria: Amado harategia

Txorizoaren kategorian:

1. saria: Jesús harategia

2. saria: Paco harategia

Produktu berrien kategorian:

1. saria: Goya harategi-urdaitegia

2. saria: Pako harategia

Bazkalostean Gorka Aginagalde eta Gurutze Beitia antzezleak egon ziren gure artean, umorezko ikuskizun batekin.

Berriak

Ez da berririk argitaratu

Kurtsoak

Kontaktua

Cuchillería, 61 Cantón Sta. Ana
VITORIA-GASTEIZ
Telefonoa: 945 12 35 00